Egoibarra Albisteak
2012. urteko Toribio Echevarría sari-banaketa
2012ko “Toribio Echevarría” Sarietako sari nagusi biak Aizarnazabaleko “Instant Sport” enpresaren eskuetara Toribio Etxebarriaren 125. urteurrenean.
Gerra osteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957): bonbardaketaren ondorenari buruzko hitzaldia.
Horixe dugu Francisco Javier Muñoz irakasleak maiatzaren 8an, asteartea, arratsaldeko 7etan eskainiko duen hitzaldiaren izenburua eta gaia.
Eibar aldizkaria kalean (III. sasoiko 107. zenbakia)
Eibar aldizkariaren azken alea, III. sasoiko 107. zenbakia egiten duena, kalean dugu artikulu interesgarri askorekin eta gai askoren inguruan.
Eibarko bonbardaketaren inguruko hitzaldia, berriro, maiatzaren 2an Coliseoan
Jesús Gutiérrez eta Eibarko bonbardaketari buruzko hitzaldia: maiatzak 2, Eibarko Coliseoan, iluntzeko 7,30etan. Historiagile eibartarrak berriro bere hitzaldia eskainiko du , aurreko astean eman zuen hitzaldiaren arrakasta sekulakoa izan zelako eta jende asko kanpoan geratu zelako, aretoan sartu ezinda.
Koldo Lizarralderen "Ingenios hidráulicos" liburua sarean, PDF eta epub formatuetan
Koldo Lizarralderen "Ingenios hidráulicos en Eibar" liburua Galiziako Tui herrian izango den Nazioarteko Molinologia Kongresoan aurkeztuko da asteburu honetan eta dagoeneko sarean duzue, PDF eta epub formatuetan.
