Kutunegieta baserriak monumentu legez aitortzeko espedienteari hasiera ematea
2005eko otsailaren 25eko Ebazpenez, Kultura Sailburuordeak,Kutunegietagoenengua eta Kutunegietaerdikoa baserriak monumentu multzoizendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzekoespedienteari hasiera eman zion. Ikus baserrion deskripzioa.
Kutunegieta baserriak, Arrate landa-auzoaren hegoaldeko mendi-mazeletako aldapa handiko mendikate batean daude.
Kutunegietagoenengoak oinplano angeluzuzena du, fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta eta Hego-ekialdera orientatua dago. Bi isurkiko estalkia du. Eraikina txikia da, harri-hormez egina, eta kareharrizko harlanduzko eskantzuak ditu.Solairu bat eta ganbara ditu. Fatxada nagusiak lehen solairuan zurezko markoa duten bi sarrera eta hainbat materialez egindako bost leiho-bao asimetriko ditu.
Kutunegietagoengoaren hego-ekialdean Kutunegietaerdikoa dago. Oinplano angeluzuzena du, eta hego-ekialdera orientatua dago, fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta duela. Bi isurkiko estalkia du. Harri-hormez eraikiata dago eta harlanduzko eskantzuak ditu. Bi solairu eta ganbara txikia ditu. Fatxada nagusiak beheko solairuan zurez inguratutako bi sarrera eta neurri diferenteko beste bi leiho-bao ditu.
