Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoaren aurkezpena
Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoa apirilaren 16an aurkeztuko da arratseko 7etan. Liburu hori, 2007ko urrian, Portalean, Asun Gamarraren zuzendaritzapean, Paulino Larrañagaren obra gehiena bilduta egin zen erakusketaren katalogoa da.
Horixe da liburuan duguna, egileak gehien maite izan dituen gaiak sailkatuta (Arrantzaleak, Langileak, Pilota, Erlijioa eta Musika) eta landu dituen teknika guztiak islatuta: marrazkiak, grabatuak, oleoak eta egurrean nahiz brontzean egindako eskulturak. 1000 ale kaleratuko dira, 96 orrialde eta 175 argazki dituen liburuan.
Alkatearen atarikoaren ostean, Asun Gamarra Fernándezen hitzaurrea eta Juan Serrano Eibarko Artisten Elkartearen presidentearen aurkezpena. Argazkiak Jose Valderreyrenak dira eta itzulpenak Jose Luis Gorostegirenak.
Liburua 10 euroan salduko da.
