Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2013ko martxoa: kultura ekitaldiak

2013ko martxoa: kultura ekitaldiak

2013/02/27

Antzerki Jardunaldiak, martxoaren 8ko ekitaldiak, Ikasten elkartearen programa, UEUk udaberriari begira Markeskuan antolatu dituen ikastaroak, 18. Korrika, Uni Encounterra... Marti bete-betea datorkiguna.

Antzerki Jardunaldiez gain, martiak beste hainbat eta hainbat ekitaldi dauzka aurtengoan, bizpahiru lerrotan laburbildu ezindakoak.

Ohikoa den bezala martxoarekin batera dator Emakumeen Nazioarteko Eguna, aurtengoan 8an Untzaga plazan egingo den flashmobarekin. Ikasten elkarteak antolatu duen hitzaldi-sorta ere ez da makala: Marina Lertxundi, Ricardo Aldama, Ezequiel Collantes, Virginia Imaz eta Mª Jose Noaian adituen eskutik hainbat gai jorratuko dituzte Armeria Eskolan, besteak beste, aldi klasikoa, Hockney margolaria, industria-arkeologia edo Alejandro Magnoren erregetza.

Martxoaren 20an iritsiko da 18. Korrika arratsalde partean, baina, aurretik, gure herrian,  “Korrika kulturala”ren inguruan, hitzaldiak, bertsolariak (Miren Amuriza, Beñat Gaztelurrutia) eta beste hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu dira.

UEUk “Antzerkigintza”, “Argazkigintza dokumentala”, “Geogebra aurreratua” (on-line) eta “Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi” ikastaroak prestatu ditu martxorako.

Uni Encounterrek, aurtengo “Yes, we hack” lelopeko topaketei Gorka Guenaga & Reasen Elberethen “El día que nos hackearon” hitzaldiarekin emango dio hasiera martxoaren 15ean.

Horiexek dira, gutxi batzuk aipatzearren, hilabete hasberriak ekarriko dizkigunak.

Dokumentuaren akzioak
2013ko martxoa: kultura ekitaldiak

Chema Cornagoren omenez

CodeSyntaxek egina, Plone erabilita