Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014ko iraila: ekitaldiak Eibarren

2014/08/28
Arratiekin hasi eta San Migelekin amaituko du irailak. Tartean, hainbat ekitaldi eta hamaika ikuskizun: ikastaroak, antzerkia, Legarreko jaiak, kontzertuak, ohiko matrikulazioak edo izenemateak...

Hala da, denetik dakargu irailak: jaiak –Arrate eguna; Kofradixa eguna, Bien Aparecida, Agiñagako jaiak, Legarrekoak...-, erakusketak, musika (Rosa Cedrón, rocka), ikastaroak, Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketaren XXVII. edizioaari dagokion deia, Asier Errastiren oroimenezko laburmetrai jaialdiarena, San Andres jaietako kartelarena...

Fikzioa eta animazioa; horiek izaten dira Asier Errasti" Eibarko XIV. Laburmetraien jaialdiaren sailak; DVD formatuan biak. Lanak aurkezteko epea urriaren 3an amaitzen da eta erabakia eta sari-banaketa azaroaren 15ean izango da.

"Indalezio Ojanguren" XXVII. Argazki lehiaketara aurkezteko, parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, 3 argazki zuri beltzean eta 3 koloretan aurkeztu behar ditu, beste inon eta inoiz saritu gabeak. Lanak aurkezteko epea urriaren 3an amaituko da eta erabakia urriaren 11n hartuko da. Sariak, urriaren 24an banatuko dira.

Urriaren 14a izango da San Andres jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko azken eguna.

Deskargatu gida osoa

Dokumentuaren akzioak