Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014ko Toribio Etxebarria Sariak: 40 lan sari zain

2014/04/28
Aurtengo honetan 40 proiektuk hartuko dute parte Toribio Etxebarria sarien XXIV. edizioan. Enpresa munduko ideien alorrean, EAEn antolatzen den lehiaketarik ezagunenetakoa dugu Sari hori.

Hasieratik bertatik, sormena eta berrikuntza teknologikoak dira sari hauekin suspertu nahi direnak. Aurten aurkeztu direnetatik 30 « Enpresa Ideiak eta Proiektuak » atalekoak dira eta gainerako hamarrak, berriz, « Sormen eta Berrikuntza Teknologikoa Enpresan » sailekoak. Proposamen gehienak, 22, Gipuzkoatik ailegatu zaizkie eta Bizkaia eta Arabatik beste bederatzina proiektu jaso dituzte.

Eibarko Udalak eta Bic Berrilanek 1990. urtean sortutako lehiaketa hau ekimena, berrikuntza, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aintzat hartzeko jarri zuten abian, eta, gaur egun ere, helburu horiek dituzte jomuga antolatzaileek.

Oraingoan ere Eibarren 2013an nabarmendu den enpresa-ekimenen bati saria emango diote.

Dokumentuaren akzioak