Egoibarra Albisteak
Eibarko Antzerki Jardunaldiak: Chema Cornago gogoan
Eibarko Antzerki Jardunaldiak triste daude XXVI. urtea betetzen duten honetan, Chema Cornago, Juan Ortegarekin batera jardunaldion fundatzaile eta arduradun genuena, betiko joan baitzen joan zen urteko urrian
2013ko erakusketa guztiak Portalean
Portaleko Erakusketa Aretoak 11 erakusketa hartuko ditu 2013. urtean; uztailean eta abuztuan izan ezik, hilero hartuko du erakusketaren bat.
Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora. Berrikuntza eta zientzia zabaltzen liburua paperean, PDF, mobi eta epub formatuetan aterako da.
Liburuak ezagutza jende guztiarengana hedatzea du helburu.
Hárek Umiak (Gerrako Eibarko umeak), kalean ipinitako argazkiak -geratzen direnak- martxoaren 3ra arte
Azken hilean kalean egon den erakusketa hartatik, hamabi dira zutik geratu diren argazkiak, joan zen asteko haizeteak udaletxeko laurak (abegi-herrialde bakoitzeko ume bana) eta 'umeen' itzuleraren ikur legez Untzagako harmaila gainean zegoena eraman zituelako.
Eibarrek 27.541 biztanle ditu
Eibarrek 27.541 biztanle ditu, 14.180 emakume eta 13.361 gizonezko. Atzerritarrak 1.898 dira, 65 herrialdetakoak. Datuok 2013ko urtarrilaren 1ean ateratakoak dira, Udal Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandakoak.
