Egoibarra Albisteak
Jose Zugasti eskultorearen erakusketa
Jose Zugasti eskultoreak egindako lanen erakusketa zabalduko da maiatzaren 27an, iluntzeko 7etan, Alfa Arteren lokaletan, "Eskultura Ezagutu" ekimenaren barruan. Erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera (ostiral arratsaldean itxita), 09:00-13:00 eta 15:00-18:00. Lekua: Alfa, Torrekua kalea 3.
Eibarko eraikinen maketa erakusketa
Manuel Zabala eibartarrak egin dituen Eibarko eraikinen maketen erakusketa izango da maiatzaren 13tik uztailaren 23ra bitartean Portalean, Museoaren sarreran.
Maiatza: ekitaldiz eta ospakizunez betea
Aurtengo maiatzak sekula baino ekitaldi eta ospakizun gehiago dakarzkigu. Eibarko e-Kultura gidan daukazue hilabete honetako eskaintza kultural osoa.
Argazkilaritza Maiatzean Klub Deportiboaren Argazki taldearen eskutik.
Aurtengo maiatzean argazkilaritzak leku berezia izango du Eibarren 2009ko Argazki Sari Nazionala jaso zuen Argazki Taldearen gidaritzapean.
Eibar aldizkaria kalean (95. zenbakia)
Eibar aldizkariaren azken alea kalean dugu artikulu interesgarri askorekin eta gai askoren inguruan.
