Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Eibar mugarriz mugarri” : martxoaren 29an bigarren etapa, Soraluze, Bergara, Elgeta eta Zaldibar herriekin ditugun mugarri guztiak ezagutzeko.

2014/03/26
Bigarren etapan, martxoaren 29koan, Ego errekaren eskuma aldean dauden mugarriak ikusteko aukera izango dugu.

Ibilaldiko partaideak Deportibo aurrean

Eibarrek, alde horretan, Soraluze, Bergara, Elgeta eta Zaldibar udalerriak ditu alboan. Ibilbidea, 36. mugarritik hasi –Sutxuegi, Iruretik Maltzagara begira dagoen muino gainean dagoena- eta 71. mugarriraino helduko da; azkena herrian bertan dago. Beraz, guztira, 35 mugarri.

Bestalde, martxoaren 15ean, goizeko 8etan Klub Deportiboak duen egoitzaren parean elkartu eta Zaldibar, Ermua, Markina eta Elgoibarrekin ditugun mugarriak ikustera joan zirenak, 60 bat inguru izan ziren. (ikusi argazkiak).

Oraingoan ere leku beretik aterako dira, Deporretik, gero, Azitainera joan eta, handik, Loiola baserritik gora eginda, Irure auzora heltzeko. Han ikusiko dituzte lehenengo mugarri biak: 38. mugarria, Eibar-Soraluze, Irureplaza izenekoa, eta 75 metrora, 37. mugarria, Iruregaina izenekoa. Mugarri-ibilbide horretan Illordo, Igartua, Aingeruguarda mendia, Topinburu, Bergaretxe, Azurtza, Elgetako bidea, Ibur eta azkenik, Eibar izango dituzte.

Hona hemen egun horretako ibilbide zehatza, Julian Etxeberriak egindakoa eta martxoaren 15eko ibilaldiko argazkiak (argazkilaria: Periko Iriondo)

Dokumentuaren akzioak