Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko euskara: gure hizketaren doinu eta berbak

Eibarko euskara: gure hizketaren doinu eta berbak
Egileak Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña eta Leire Zenarruzabeitia.
Data 2005
ISBN 84-89696-40-3
Orrialde kopurua 540
Prezioa 15 €
Argitaratzailea Eibarko Udala
Saila Euskara Batzordea
Bilduma Eibarko Euskara

2005eko azaroaren 23an aurkeztu zen Portalea kultura etxean Eibarko euskararen ezaugarri guztiak batzen dituen liburu berria: "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak".

Asier Sarasuak, Aintzane Agirrebeñak eta Leire Zenarruzabeitiak egindako azterlan sakon eta bikaina da. 500 orrialde inguru ditu, eta bertan, Eibarko euskararen ezaugarri guztiak bildu dituzte egileek: fonetika, morfologia, aditza, sintaxia... Adibide eta transkribapen ugariz dago hornituta, eta DVD bat ere badauka, Eibarko euskara zuzen-zuzenean entzun ahal izateko.

Azterlanaren eta aurkezpenaren inguruko informazioa egileetako baten blogean: "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak".

Dokumentuaren akzioak