Hemen zaude: Hasiera Eibar Eibarko eraikuntza eta monumentu nagusiak

Eibarko eraikuntza eta monumentu nagusiak

Eibarrek izan baditu aipatzekoak diren eraikuntzak eta monumentuak. Jendeak bisitatu eta hobeto ezagutu ditzan “Eibarko ondare-artistiko-historikoa ezagutzen” ibilbidea dakargu aurrenik, kale-ibilbidea, tarteka baserri-auzoak nahasten badira ere (Markeskua, hirigunea, San Andres, Urkiko gurutzea, Aldatze, Azitain, Untzueta, Sagartegieta). Hurrena, “Ermitak” izenekoa dugu. Bertan daude Arrate, Salbador, Agiñagako San Migel, Maala eta beste hainbat eliza edo baseliza. Azkenik, “Eraikuntza zibilak” ditugu: Coliseo, Portalea.

Dokumentuaren akzioak
CodeSyntaxek egina, Plone erabilita