Utillajea
Tornua
Laneko bankuari edo mahaixari oratuta, esku biharreratarako, limarixak edo ajustadoriak piezari oratzeko darabixen erreminttia. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Dornu-maratilliak arrapau atzaparra eta odolbatua eiñ dezta. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria) Dornu-zil: Dornuan ar hariduna. Dornu-maratillian bidez zil honi eragiñez lotzen edo askatzen dira piezak. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua)
Bankada
Makinen bankadak eta batez ere makina erremintenak burdinurtu grisezkoak izaten dira, material honek zurruntasun handia ematen dielako eta gainera mekanizatzen erraza delako. Hormigoizko bankadak ere egiten dira orain. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm) Makiña baten sostengua edo oiña. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Zulatzeko makina
Zulo biribilak edo konikoak, itsuak nahiz irekiak, egiteko erabiltzen den makina, bereziki, eskuzko makina elektriko txikia, lan txikietarako erabiltzen dena. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm) Zuluak egitteko erraminttia, armagintzan kañoiak barrenatzeko erabiltzen dana. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua) Baskulagiña xirixan zulua eitxen. Taladrua (Alberto Garate).
Terraila
Kanpotiko hariztaketak egiteko erabiltzen den ebaketa-erreminta bat. Hariztaketa lasterra eta doitasun onekoa ematen dute terrailek. Bi mota nagusi bereiz daitezke: hariztatutako piezatik ateratzeko biraketa-noranzkoa itzularaztea eskatzen dutenak eta zabalduz libratzen direnak. Zabaltzen ez direnen artean neurri bakarrekoak, hedagarriak, erdibituak eta orrazidunak daude. Zabaltzen direnak automatikoak izaten dira, hariztaketa bukatzen dutenean berez zabal daitezen mekanismo egoki bat dutenak. b) Biraketa-forma duten piezen moldeak eredurik gabe lortzeko prozedura batean, hareari forma emateko erabiltzen den erreminta. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm)
Barrena-zulo
Egurrari zulo txikiak egiteko daratulu mehea. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru) Arotzen errementadiko erramintxa bat, ginbeleta. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar. Toribio Etxebarria). Nahiz eta ginbaleta urrezkoa izan, akatsduna bada, ezin zurik zulatuko dau. (Labayru Hiztegia Bizkaiera eta Batua (b) uztarturik, BBK Fundazioa).
Tornuzil- Baraila
Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru hau biribiltzeko . (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Pieza txiki eta fiñak oratzeko erabiltzen diran kurrika txikixak, jeneralian ezpelezkuak. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua) Tornuan ahoa txikitzeko (Alberto Garate).
Baraila
Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru hau biribiltzeko .(Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Pieza txiki eta fiñak oratzeko erabiltzen diran kurrika txikixak, jeneralian ezpelezkuak. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua)
Terraila karrakarekin eginda
Zatituta dagoen karraska bat aprobetxatuta egindako terraila. Kanpoko harixa emoteko ebaketa-erreminttia. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Lima baten egindako terrajia (Alberto Garate).
Ardatz-etxe
Ardatzari nahiz terrajiari bira-eragitteko esku-erreminttia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Hariztatzeko ardatzak birarazteko erreminta. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru).
Arrabota
Egurra jan, bardindu eta lantzeko erabiltzen dan erraminttia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua) Zurginaren erreminta, ebakitzeko hortz zorrotz bat duena eta zura berdintzeko eta leuntzeko izaten dena. (www.euskadi.net/euskalterm). Kaxaiñan zepillua, egurra jatekua (Alberto Garate).
Kanoiak zuzentzeko tresna
Kañoia: Su-arma batian jaurtigaixa urtetzen dan tutua. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Zuzendirazu burdiña au arira. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria) Komprobatzen kañoia zuzen dagoen ala ez (Alberto Garate).
Baraila
Kaxa lotzeko erabiltzen dana, baskuliakin ajustatzerakuan. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua) Kaxainaren prentsia (Alberto Garate)
Kaina erdiko zizela
Gaiñazabal kurbauak lantzeko arotz-biharretan erabiltzen dan erraminttia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua)
Herramienta para realizar la ranura al extractor
Estraktorearen kolokaziñua espulsora egiteko (Alberto Garate)
Konpasa
Kañoien neurria hartzeko erabiltzen zen tresna da. Zirkunferentziak marrazteko erabiltzen den tresna. Konpasa esate jau, baiña eztenbiribilla da ori. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Grabadoriak metalian dibujatzeko darabixen hanka biko tresnia, hanka bakotxeko puntia zorrotza eta tenplautakua dabena. Derriorrezkua dok konpasa grabadoriandako. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua) Konpasa (Alberto Garate).
Aurreko kulatari forma emateko erabiltzen den baraila.
Kaxaurriari edo kaxapuntiari formia emoteko kolokaziñua. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Kaxagintzia erreztuta dago oiñ makiñekin/ Ezagutu diran kaxagiñ onenak: Aixa eta Txurruka zarra/ Ondo eiñdako kaxia, ikusgarrizko biarra. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Kaxaurrei egiteko prentsia (Alberto Garate)
Birabarkia
Zuloak egiteko eskuzko erreminta. Alde batetik baraila edo metxa lotu eta biradera baten bidez buruaren inguruan errotazio-mugimendua eraginez zura, harria, metalak edo bestelakoak zulatzeko balio du. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Zuluak egitteko erreminttia, U formako helduleku batez muturrian eskuz jira-eragitten dan ginbelet bat dabena. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Berbikiña (Alberto Garate).
Ardatz-etxea
Ardatzari nahiz terrajiari bira-eragitteko esku-erreminttia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Hariztatzeko ardatzak birarazteko erreminta. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru).
Firi-fara
Tornu-burua, zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbait eragiketa (otxabuketa, hari-emotea, etab.) egiteko erabiltzen zen tresna. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Otxabuketa: Zuloak akabatzeko eragiketa bat. Eragiketa honen helburuak hauek dira: - Azal fina uztea. - Zuloari zilindrikotasun osoa ematea - Zuloa neurri zehatzetan uztea. Pieza desberdinetako bi zulok parez pare geratu behar dutenean bi zuloen ardazkidetasuna lortzea.(www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Baskulian aguja zulua, firi-fariakin eiñ biarrekua. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria)
Herramienta para dar forma al arco.
Arkua: Su-armetan kolpekarixa (gatillua) babesteko piezia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Arkua egiteko kolokaziñua (Alberto Garate)
Akabatzeko hortza
Kañoiburu: Kañoian buru aldia, kamara-aldia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua)
Zulatzeko makina
Zuluak egitteko erraminttia, armagintzan kañoiak barrenatzeko erabiltzen dana. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Taladrua (Alberto Garate)
Herramienta para poner las válvulas y las agujas en la báscula de la EDER.
EDER: Txispabako eskopetia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua) Txispa: Su-armetan tirua eragitten daben mekanismua. Txispagina: Txispak egitteko lanbidia dabena. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Atxa anayak ziran Ermuan onenak txispia ateratzen. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Baskulan balbulak eta agujak ipintzeko kolokaziñua (Alberto Garate).
Herramienta para poner las válvulas y las agujas en la báscula.
Baskulan balbulak eta agujak ipintzeko kolokaziñua (Alberto Garate).
Esmeril-harria
Oso erabilia izan den urratzaile bat. Garai batean ia artezarri guztiak esmerilezkoak izaten ziren, baina orain artezketan propietate hobeak dituzten urratzaile artifizialak erabiltzen dira. Egeo Itsasoko Naxos irlan, Turkiako Esmirna ondoan eta Estatu Batuetako Chester-en lortzen da esmerila. Zenbat eta aluminio oxido kristalino ugariago izan, orduan eta urratzaile hobea izaten da. Naxos-ekoak % 63 du, Esmirna-koak % 57 eta Chester-ekoak % 55. (http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Arriko biarra txarra da beti.. Gañera bat argi ezpadabil, esmerilla sartzeako beixan (Eibar´en erabiltzen diran burdin langintzako itz teknikoak. San Martin, Juan) Esku- harria: Pasaixok pixkat esku-harrixa, ia leuntzen dan. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Harrixa (Alberto Garate).
Tornua
Guenenguan, dornu-ardatzak, ar eta eme, eitten zittuan Entrena zarrak, torniatzaillia zanetik.(Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Tornu honek grabatu nahi diren piezak ondo oratzeko erabili izan da. Lana errazteko, 360 graduko mugimendua dauka.
Karraka latza
Karraka latza, zakarra. Eskopetian arkugaiñeko pikaduria egitteko erabiltzen dan limia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Lima-latzakin gogor jan biarra dauka forjau orrek. Gure anai bata lima pikarixa zan. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria) Pikatzeko lima (Alberto Garate).
Charpy-ren pendulua
Materialen erresistentzia neurtzeko makina. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm)
Zerra
Material gogorrak ebakitzeko erreminta, ertzean hortz-sail bat duen altzairu tenplatuzko orri edo diskoa duena. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Esku-zerria. Metalak ebagitzeko zerria. (www.eibarko-euskara.com/hiztegia) Ekarrirazu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria).
Terraila
Galtzairu tenplauzko llanta formako gorputz batian, harixa emoteko torlojo-neurri askondako zulo hariztatuak dakazen erreminttia.Kanpoko harixa emoteko ebaketa erreminttia. Mota bittakuak dira: kontrara jiratuz etaratzen diranak eta zabalduz libratzen diranak.Armerixan erabiltzen da eta esan leike torlojo juego batendako terrajak dakazela gorputz batian. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua)
Baraila
Baraila honen berezitasuna: Muturra ez dauka ""V"" formarik, alde batera okertuta dago, horrela, pieza txikiak ondo oratu ditzakete.
Tornuzil-baraila
Mordaziakin oratu biarko dozu kañoi ori. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Egurrezko mordazak (Alberto Garate).
Arotz-Zerra
Arotzak darabixen zerria. Zerrotiakin ezingo dok egur hori moztu, lodiegixa dok-eta. ( www.eibarko-euskara.com/hiztegia) . Eskuz egindako zerra. Neurriak: 47 zm. Altuera eta 86 zm. Luzera. Zerria (Alberto Garate).
Marcador de la madera
Kulianda on baten billa dabill, enkarguko fiñ fiñ batendako. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Kulianda: Landubako kaxia, eskopeta-kaxak egitteko. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Kaxa egiteko egurra lantzen hasteko, lehendabiziko gauza da kaxaren erdia non den jakitia, hortarako tresna hau erabilI izan da, iltzearekin marka egiten da. Neurriak: 12 zm. Luzera, 7 zm. Lodiera eta 1,5 zm. Altuera. Takoren punta 3,5 zm.-koa da. Kaxian erdia markatzekua (Alberto Garate).
Trintxa
Zurginek erabiltzen duten txirbil-harroketazko esku-erreminta. Zizelaren antzekoa da eta honen antzera erabiltzen da, baina zabalagoa eta zapalagoa izaten da. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Zura lantzeko erabiltzen dan galtzairuzko tresnia, zizelan antzekua baiña zabalagua eta zapalagua. Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza. Klase asko dagoz: biribilla, lauak, hiru puntakuak, erdi biribilak... Oin danak formoia esaten dabe, baiña formoia erderaz da. Lehenago esaten eben eztanbedarra, hamen, ta enkanbio Bizkaixan trintxia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Neurriak: 15,5 zm. Luzera guztira, 7 zm. Orri-luzera eta 0,5 zm.orri-zabalera.
Baraila
Kaxia eusteko piezia, kolokaziñua. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Neurriak: 45 zm. Luzera, 16 zm. Zabalera eta 5 zm. altuera.
Makurra
Kaxagintzan erreminttia ,zurezko heldulekua eta punta zorrotza eta ""S"" formakua dituena. Mailluka-kolpeka egitten dau biharra, jan behar diren kaxa partien inguruak ebagiz, markatzeko erabiltzen da. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Eztena
Burdinazko ziri zorrotza. (Bergara aldeko hiztegia. Juan Martin Elexpuru). Egurrian zeozer sartu behar danian , haxierako zulo txikixa egitteko erabiltzen dana. Larregi tenplautako eztenak denpora gitxiko bizixa . (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Sutegia
Eskuzko forjaketarako erabiltzen den labe txiki irekia.(www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Eskuz forjatzeko edo tenplatzeko erabiltzen den laba txiki eta zabala, burdiña lantzen daneko lekua bera. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa.Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Txirixo-kaleko buruan zan gure aittitxen suteixa. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Txondorra eitten eben... haundixa baiña txondorra! Igual eitten zittuen ehun zaku edo... ""¡Vete a saber!"" Ta gero ba ha erretzen zanian, kentzen eben ta zatixak ein, zakuak bete ta gero saltzen zeben, ba, taillarretan! Suteirako, ez dakizu? Suteirako ikatza, ba, gauzak berotzeko ta erreminttak eitteko ta ba...Hartu idixekin burdikadia ta kalerik kale saltzen! Ta ofizinara juan ta ""Zu, ikatza dakat"" ta ""Ekarrizuz zaku bi!"" Ta horretxek. Saldu! (www.eibarko-euskara.com/hiztegia) Neurriak: 81 zm. Altuera, 61 zm. Luzera eta 49 zm. Lodiera.
Ingudea eta mailua
Burdinazko bloke astuna, mailukaketan eta forjaketan irozkaitarako erabiltzen dena. Antzeko zereginetarako makina-atala. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm) Batzuetan mallo eta beste batzuetan jungura, eiñ biar izaten da munduan. (Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Galtzairuzko blokia, metalak bertan mailluakin joan lantzeko forjan eta errementerixan erabiltzen dana. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa.Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Berunaren ontzia
Ontzia sutegian jartzen da beruna berotu eta urtu arte. Neurriak: 15 zm. Altuera eta 15 zm. Zirkunferentzia.
Berunak egiteko moldeak
Berunak eiñ biarra daukagu, eta eskatixozuz moldiak Nicanor´ri. (Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Berunak: Dornuan, pieza fiñeri orbanik atara barik oratzeko erabiltzen diran berunezko ahuak. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa.Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Bedunak eitzeko moldiak(Alberto Garate).
Burilak
Ez al ditxuzue ikusi grabadorien biarrak? (O.E.H., Luis Michelena). Grabadore gubilarixak grabatzeko erabiltzen daben galtzairuzko esku-erraminttia. Asko daude: eskuaidekua, kolpekua, hortz-bikua, atzamarduna… Eskuaidekua: Metalian, eskuaidian, trazu garbixak eta bizar bakuak egitteko erabiltzen dan gubilla, bultza egitteko kirten biribilla dabena Ebateko gubilla: Perfillak egitteko grabadoriak erabiltzen dabena. Atzamarduna: Hortz bi baiño gehixagoko gubilla. Horzbikoa: Hortz bi dittuan gubilla, trazo edo ebagi bi batera egitteko erabiltzen dana.(Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Antzuelon gubillak biar fiñak ataratzen zittuan/ Ofiziora jatxitzen ziran mutillen lelengo zeregiña, gubill-zabalakin bizarrak kendu forjauari. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Gubil-zabal: Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru) Neurriak: 10 zm. Luzera txikiena eta 14 zm. Luzera haundiena. Fondua jo: Gubillisten operaziñua. Punto tenpledunakin erliebian fondua pikatzia erremintta markak ezkutatzeko. Mate latz bat dala esan leike.
Ezpelezko baraila
Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo buru au biribiltzeko. (O.H.E. Luis Michelena).
Kaxa haundientzako prentsa
Kaxaprentsa: Kaxa lotzeko erabiltzen dana, baskuliakin ajustatzerakuan. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Neurriak: 90 zm. luzera eta 12,5 zm. zabalera.
Trintxak zorrozteko harria
Trintxa bat zorrozten jarduntzen zuan. (O.E.H., Luis Michelena). Trintxak: Zura lantzeko erabiltzen dan galtzairuzko tresnia, zizelan antzekua baiña zabalagua eta zapalagua. Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza. Klase asko dagoz: biribilla, laua, hiru puntakua, erdi biribilak...(Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Trintxak zorrozteko erabiltzen den laua eta leuna den harria. Egurrezko kaxa batean ahokatuta dago. Neurriak: 11,5 zm. luzera eta 5 zm. zabalera. Trintxia eta zorrozteko harrixa. (Alberto Garate).
Argi-ontzia
Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biarra eiñ biarko juat eta. (Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar. Toribio Etxebarria). Guk ez dogu ezagutu krisallua, bai erretxina eta petroliua. (Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar. Toribio Etxebarria).
Kastof
Armen desbideratzeak neurtzeko balio du. Eskumara: CAST-OFF Eskerrera: CAST-IN, eskatutako neurrien arabera.
Kanoiak zuzentzeko makina
Kañoi horrek bihurrunia dauka erdi inguruan, eta barrenarixari eruan biharko detsazu. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar.Toribio Etxebarria). Barrenau: Kañoien zulaketa eta leunketa eragiketia, armerixan. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Kanoiak zuzentzeko makina
Barrenari: Barrenarixa. Kanoiak barrenatzen jarduten duen behargina. Barrenari zaarrak diruak egin zittuan. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru).
Baskula kopiatzen duen makina.
Lehendabiziko baskula kolokatu eta makiñak landu nahi den baskulan markak egiten ditu aukeratu denaren baskuliaren neurrien arabera. Eskupetiak baskulan daroian zenbaitx pieza txikiren artian boizetia deitzen jakon bat eruaten dau. (O.E.H., Luis Michelena). Baskula: Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Kalibrea
Milimetrotan graduatutako erregela-mota bat da. Noniusa berekin izan ohi du neurgailu honek, eta luzerak, diametroak etab. neurtzea da bere helburua. Milimetroaren hamarrena izan ohi da tresna honen apreziazioa.(www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Piezak ondo urtengo badabe txantxilloiakin sarri beiratu biar. Txantxilloiakin be sentesimara eitxen da biarra. (O.E.H, Luis Michelena). Piezian neurrixa edo formia kontrolatzeko tresnia: "pasa-ezpasa txantxilloia", armagintzan kalibria jakitzeko zilindrua. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Limak 12, 14 eta 16ekoak.
Makiñatxo bat lima saltzen zittuan Arikitak sasoi baten Ibarkurutzian! (Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Kañoi bittartiak leguntzeko limia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Limako: Armerixan limako maixuari limakua esaten jakon. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru). Lima triangularrak (Alberto Garate).
Bola
Grabauan, gubillian eta damaskinauan piezia lotzeko edo oratzeko erabiltzen dan galda-burdiñazko esferia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Damaskinau-eragiketak: Pikau, sartu edo inkrustau, matiau, sonbriau eta batzuetan perliau be bai. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Damaskinau: Burdiña edo galtzairuzko gaiñazal batian urre eta zidarrezko hari eta orrixak inkrustauaz dibuju eta erliebe apaingarrixak egin. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Zuloagatarrak biztutako arte bat damaskiñua. Zuen aitta zan damaskiñokua , Jose Valentin Isasi´kua, limakua. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria).
Grabatuak
Grabau: Ebaketak egiñez, harrixan, zurian, metaletan, dibuju apaingarrixak eta markak egin. Eibarren galtzairu, burdiña, urre eta zidarrian. Grabatzeko moduen artian: Zizelaua, gubil-eskuaidekua, gubil-kolpekua, puntzoikua…(Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Grabauak tira aundixa euki dau aurten. Eibar´en limakua, makiñetakua edo grabaukua. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria).
Kaxen txantiloiak
Eskopeta honek kuliandia koskorduna jaukak. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Kaxainaren plantillak (Alberto Garate).
Kanoien sendoera konprobatzeko tresna.
Lodiera larregi jaukak txapa horrek (www.eibarko-euskara.com/hiztegia). Kanoien sendueria ikusteko (Alberto Garate).
Herramienta para poner los muelles a la EDER
EDER eskopetari muelleak jartzeko erremintta. (Alberto Garate).
Baskulak egiteko txantiloiak.
Baskulak egiteko txantiloiak. Txantxilloi: Plantilla. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua).
Antzinako armaginaren lanerako mahaia, erabiltzen zuen mantala eta txantxil bat
Amantal da guzti, lengo jendia, biarretik tabernara. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Lanteixetan, pitxarra baño obe da gantxilla. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). kantxil. TEk jasota dauka, baiña gitxi erabiltzen da, Eibarren normalian "potijua" esaten da. (www.eibarko-euskara.com/hiztegia.).
