Esmeril-harria

Esmeril-harria

Juan Aranberri baskulagina esmeril harria erabiltzen. (1994, Eibarko Udal Artxiboa)

Oso erabilia izan den urratzaile bat. Garai batean ia artezarri guztiak esmerilezkoak izaten ziren, baina orain artezketan propietate hobeak dituzten urratzaile artifizialak erabiltzen dira. Egeo Itsasoko Naxos irlan, Turkiako Esmirna ondoan eta Estatu Batuetako Chester-en lortzen da esmerila. Zenbat eta aluminio oxido kristalino ugariago izan, orduan eta urratzaile hobea izaten da. Naxos-ekoak % 63 du, Esmirna-koak % 57 eta Chester-ekoak % 55. (http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Arriko biarra txarra da beti.. Gañera bat argi ezpadabil, esmerilla sartzeako beixan (Eibar´en erabiltzen diran burdin langintzako itz teknikoak. San Martin, Juan) Esku- harria: Pasaixok pixkat esku-harrixa, ia leuntzen dan. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Harrixa (Alberto Garate).

Gaztelerazko izena Piedra de esmeril.
Euskarazko izena Esmeril-harria
Eibarko euskarazko izena Esku-harria.
Dokumentuaren akzioak
CodeSyntaxek egina, Plone erabilita