Gastronomia
Atal honetan Eibarko sukalde errezetak biltzen joango gara. Oraingoz hiru multzotan banatuta ikus ditzakezu:
Eibarko sukalde errezeta zaharrak
Ego Ibarraren asmoa da, Eibarko sukalde errezeta zahar guztiak batu eta webgunean argitaratzea. Horretarako posta elektroniko hau jartzen dugu zuen esku, egoibarra@eibar.net. Errezeta horiek argitara ematerakoan errezeta egilearen izena jarriko da. Oraingoz, ...eta Kitto! Euskara Elkarteak Eibarko elkarte gastronomikoekin batera 1996an ateratako liburukoak damaizkizuegu: "Eibarko elkarte gastronomikoak" (...eta kitto!, 1996)
Felisa Loyolaren errezetak (Goi-Argi)
Atal honetan Felisa Loyola Eibarko sukaldariaren errezetak bildu ditugu. Goi-Argi elkartean ematen zituen ikastaroetatik atera dira. Felisa Loyolaren errezetak (gaztelaniaz).
Eibarren publikatutako errezeta liburuak
1921. urtean Eibarren argitaratutako errezeta liburua PDF formatuan: "Manual del arte de cocina". Errebal kaleko Saturnino Diego inprentan kaleratu zen. Dozenaka errezeta biltzen ditu, hainbat motatakoak. "Manual del arte de cocina" (PDF, 6 Mb)
