Hemen zaude: Hasiera Eibar Gastronomia Eibarko errezetak Amorraiñak "Bomba" erara

Amorraiñak "Bomba" erara

2009/11/20

EITTEKO BIHAR DANA.

Amorrainak; antxoa gazittuak; mantekillia; esnia; uruna; orixo pixkat; limoia.

ZELAN EIÑ.

Burua eta kokotan artian daguan telia apurtu barik, barruak etara eitten dira. Antxoa gazittuekin kremia eiñ eta mantekilliakin nahastau (kantidadietan, erdibana). Bixak tenedoriakin ondo nahastau ostian, hori kremiori amorraiñ barruan sartu. Ondoren amorraiña esne hotzetan busti eta urunetan pasau. Orixo gitxikin prijidu bihar da. Behiñ alde bixetatik ondo erreta daguanian, kendu orixua eta mantekillia eta limoi  kutxaillarakada bana bota. Dana eginda daguanian, amorraiñaren koipia gehittu eta serbidu. Hobe da plater beruan etaratzia.

(Bomba Elkartea).

Dokumentuaren akzioak
Amorraiñak "Bomba" erara

Ricardo Gutierrez. www.afuegolento.com

CodeSyntaxek egina, Plone erabilita