Hemen zaude: Hasiera Eibar Gastronomia Eibarko errezetak Arrautzak muturtxodun piparrekin

Arrautzak muturtxodun piparrekin

2009/10/26

EITTEKO BIHAR DANA.

Kilo t’erdi pipar muturtxodun (pikillo be esaten jakue); 12 koillarakada olixo; berakatz buru bat; arrautzak.

ZELAN EIÑ.

Sartaiñean 12 koillarakada olixo eta berakatz burua zehe-zehe einda bota eta sutan ipintzen dogu. Berakatza gorritzen danian, piparrak gehitzen juaten jakoz pixka-pixkaka. Ondo eraiñ bihar da, harik-eta eiñan puruan sartaiñekua erdira-edo murriztu arte. Ondoren, dana lurrezko kazuela batera pasau eingo dogu eta sutan ipiñi. Piparron gaiñian arrautzak apurtzen dira. Bost minutu geruago, mahaira etaratzeko prest.

(Dardai Elkartea).

Dokumentuaren akzioak
Arrautzak muturtxodun piparrekin

Arrautzak piparrekin (Dardai)

CodeSyntaxek egina, Plone erabilita