Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eper erregosixa

EITTEKO BIHAR DANA.

4 eper; 6 kipula (zebolletak); berakatz buru bat; eriñotza (erramua), orri bi; piperrauts baltza; tomilloa; perejilla; gatza; ura, litro erdixa; litro erdi ardau zuri; orixua; sagar bat.

ZELAN EIÑ.

Kipulia zehe-zehe ebai eta sartaiñera bota orixuakin. Ondoren, berakatza, eperrak (ondo garbittuta), tomillua, gatza, piperrautsa eta eriñotza (erramua) gehittuko detsagu. Pixkat gorritzen diranian, ura eta ardau zurixa bota bihar da. Honen ostian, su motelian egosi harik eta eperrak eiñ arte (ordubete t’erdi edo). Eperrak aparte ipiñi eta saltsia puregailluan pasau, gatza eiñ eta gaiñetik perejilla pikatuta bota. Minutu batzutan sutan ipiñi, patata-fekuliakin lodittu eta eperren gaiñera bota gero. Adornatzeko, inguruan prijidutako sagar zatixak ipiñi.

(Legarre-gain Elkartea)

Dokumentuaren akzioak