Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txitxarro erria

EITTEKO BIHAR DANA.

Txitxarro haundi bat; olixo ona; 2 berakatz buru; perejilla; biñagria; gindillia.

ZELAN EIÑ.


Tarteran 4 koillarakada olixo bota eta ipiñi sutan. Olixua bero-bero dagoenian, txitxarrua gatza einda sartu. Tarterako olixua gaiñetik bota. Ondoren, laban (altuenian) sartu eta 15 minutu pasatzen diranian, etara eta tapau. Bixen bitartian, sartaiñian 4 koillarakada olixo eta bi berakatz zehe-zehe ebaitta ipiñi. Gorritzen danian, gindillia, 3 koillarakada biñagre eta perejil pikatua gehittu. Txitxarrua zabaldu eta erdiko hazurra kendu. Honen ostian, sartaiñekua gaiñetik bota. Amaitzeko, fuentia okertu eta olixua, biñagria eta perejilla sartaiñ batera etara. Ipiñi sutan, eta berotzen danian, atzera txitxarruari gaiñetik bota. Zerbitzeko prest dago.

(Dorrepe Elkartea).

Dokumentuaren akzioak