Hemen zaude: Hasiera Eibar Gastronomia Eibarko errezetak Zazpi-gazteko marmittakua

Zazpi-gazteko marmittakua

2009/11/17

EITTEKO BIHAR DANA.

Lekak, kilo laren; 4 pipar berde; 3 kipula; 2 berakatz atal; pote bat tomate prijidu; patata kilo bi; kilo t’erdi atun; pote bat idar.

ZELAN EIÑ.


Kazuela baten 1/8 litro olixo ipiñi, zehe-zehe eindako berakatza et kipuliakin batera. Ondo gorrittuta dagozanian, patatak bota; ondoren ura bota, harik eta patatok beteta geratzen diran arte. Gero, lekak, piparrak (ondo zehetuta), tomatia ta gatza gehittu, eta irakitten laga. Patatak egositta dagozanian, idarrak eta atuna gehittu. Atunari hazurrak kendu eta zati-zati eiñ, bota baiño lehen. Hau dana su motelian euki  10 bat minutuan, eta serbitzeko prest dago.

(Zazpi gazte Elkartea).


Dokumentuaren akzioak
Zazpi-gazteko marmittakua

Marmittakua (Zazpi gazte)

CodeSyntaxek egina, Plone erabilita