Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Coliseoa: 2007ko urriko egitaraua

2007/09/25
Ekitaldiz beteta datorkigu urria Coliseoan: antzezlanak, jazza, bluesa, bertsolaritza, abesbatzak, zinema... Urriaren 6tik 29ra hamaika ikuskizun izango ditugu Eibarko Coliseo antzokian.

Ekitaldiz beteta datorkigu urria Coliseoan: urriaren 5ean bluesa (Ñaco, Mingo, Danny), 6an "Ni ez naiz txotxolo!" Pok Produkzioaren antzezlana; 19an, jazza Mikel Gaztelurrutia Trioaren eskutik; urriaren 26an "El Guía del Hermitage" antzezlana Pentación taldearena, urriaren 27an, Gipuzkoako Bertso Txapelketaren lehen final laurdena; 29an, Tolosako abesbatza lehiaketaren zirkuito baruan Venezuelako "Cantoría de Merida" abesbatza. Eta amaitzeko sei pelikula (urriaren 2an,9an, 12an, 16an, 23an eta 30ean).

Ñaco, Mingo eta Danny - harmonikajotzaileen duelua
urriak 5, 22:00, 10 euro

Ñaco Goñi, Mingo Balaguer eta Danny Boy Estatuan bluesman aintzindariak dira eta bere taldearekin aritzen badira ere, bakoitzak bere agendan tartea egin du elkarkidetza berezia gauzatzeko. Buelta ugari eman ondoren, azkenean erabaki zuten Duelo de armónicas / Spanish Blues Harp Attack izena izango zuela proiektu honek. Hiru harmonika jole beterano bildu , eta, batik bat, hiru lagun handi eta blues zale, Estatuko hainbat txokotakoak -Madril, Valentzia eta Sevilla-, elkarrekin tarte ona pasatzeko eta, jakina, kontzertuetara joaten den jendeari tartetxo ona pasarazteko asmoz, kontzertuak benetako harmonika-party bilaka daitezen, eta jendeak goza dezan.

Ni ez naiz Txotxolo! - POK produkzioak
urriak 6, 18.00 4 euro

"Ni ez naiz txotxolo!" antzezlanarekin, umeen mailan jarri nahi izan dugu, beraien munduan sartu eta umeei beren gauzez hitz egin nahi izan diegu, oso gertuko dituzten kontuez. Baina batez ere eguneroko mundura egokitzeak ematen dizkien lanez eta sorrarazten dien bakardadeaz mintzatzen gara. Neska-mutilak bakarrik sentitzen dira. Batzuetan etxean, edo lagunekin. Eta, nahiz eta une batez bakarrik sentitu, umeek ez dakite denbora neurtzen, eta sentsazio goibel hauek erabat iltzatuta geratzen dira beraiengan. Eta hauek erakutsi nahi ditugu, kanpotik ikusi eta haiei buruz barre egiteko. Horretaz gain, adin horretan hain garrantzitsuak diren giza balioak aldarrikatu nahi ditugu. Ez dugu ikasgai moralik eman nahi, baina eskenatokian ispilua jarri nahi dugu neska-mutilek euren jokabidea zein den ikus dezaten: lagun eta ikaskideak deskalifikatzea, hasierako maitemintzeen beldurrak, … Gure protagonistek hori guztia erakutsiko digute era optimista, alai eta umoretsuan.

Testua: Aizpea Goenaga
Antzezleak : Olatz Beobide, Xavier San Sebastian
Jatorrizko Musika: Pascal Gaigne
Eszenografia: Edi Naudo, Kilo Goenaga
Jantziak: Eli Elizondo
Zuzendaritza: Edi Naudo

4-11 urte bitartekoentzat
Euskaraz, 60 minutu
Laguntzailea: UNI Kultur Elkartea

Mikel Gaztelurrutia Trio - Deba Bailarako Jazzaldia
urriak 19, 20:30, 5 euro

Mikel Gaztelurrutia Trio taldeak hainbat musika estilo nahasten ditu, hala nola, musika klasikoa, pop musika, rocka… baina jazza dutela ardatz. Juanma Urriza bateriajole eta perkusionista arrakastatsua da oso, eta era guztietako musika estiloetan aditu. Bere kemena irteera-arrapala da hirukotearentzat. Iván San Miguel, kontrabaxu-jotzailea, xehetasunak ondo zaintzen dituen musikaria da, doinu borobila eta esker onekoa sortzen duena. Mikel Gaztelurrutia piano-jotzailea, pianoan, Musika-Hezkuntzan eta Musikaren Pedagogian goi-mailako tituluduna ezezik piano irakaslea da Iruñeako Pablo Sarasate Musika-Kontserbatorio Nagusian.

El guía del Hermitage - Pentación
urriak 26, 20:30, 8 euro

Alemaniarrek Leningrado erabat inguratu baino lehen, gobernu sobietarrak Hermitage Museoko arte-lan guztiak Uraletara eramatea lortu zuen. Museo horretan gida-lanetan aritzen zen gizon zahar eta gaixo batek bisita gidatuekin jarraitzea erabaki zuen. Bere bisita gidatuetan hormetatik zintzilik ez zeuden koadroei buruz ematen zituen azalpen zehatz eta pasioz beteei esker, bisitariak koadroak ikustera, balorazioak egitera eta iritziak ematera iristen ziren. Herbert Moroteren El guía del Hermitage, 2003ko Donostia Hiriko KUTXA Antzerki Saria lortu zuen.

Antzezleak: Federico Luppi, Manu Callau, Ana Labordeta
Jatorrizko Musika: Yann Díez Doizy
Eszenografia eta Jantziak: José Luis Raymond
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Zuzendaritza: Jorge Eines

Laguntzailea: UNI Kultur Elkartea
Babeslea: KUTXA

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa - Lehen final laurdena
urriak 27, 18:00, 8 euro

Bi mila eta zazpiko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena ekitaldia Coliseoan izango da urriaren 27an. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 4 urtean behin jokatzen den txapelketa da. Azkena 2003an jokatu zen eta Urte hartako txapela Mailaen Lujanbiok jantzi zuen eta Jon Martin izan zen berarekin batera buruz burukora pasa zena. Bi horietaz gain, Jexus Mari Irazu, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Ekitz Goikoetxea izan ziren finalean. Aurtengo txapelketarako 79 bertsolarik eman dute izena, inoizko parte hartzerik handiena. Eta Gipuzkoako bertsolaritzaren oinarriaren erakustaldi bat egitea da helburua. 79 bertsolari hauekin batera, 19 epailek eta 7 gai-jartzailek osatuko dute parte-hartzaileen zerrenda.

Cantoría de Mérida Venezuela - XV. Musikaldia, tolosako 39. abesbatza lehiaketaren kontzertu zirkuitua
urriak 29, 20:30, 2 euro

Urtero, 1969 urtetik, nazioarteko abesbatza lehiaketa egiten da Tolosan, Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetakoa bihurtu da. CANTORÍA DE MÉRIDAren kontzertua, abesbatzen lehiaketarekin batera antolatzen den kontzertu zirkuituaren barruan dago. 1975 urtean Ruben Rivas Meridako maisuak sortu zuen taldeak eskualde, nazio eta nazioarte mailan ibilbide garrantzitsua egin du. Kontzertuetako abesbatza da batez ere, eta helduek hartzen dute parte bertan.

Zuzendaria: José Geraldo Arrieche
Antolatzaileak: Eibarko Udala, Hezkuntza Esparrua eta Tolosako Ekinbide Etxea.

Zinea COLISEO antzokian - ZINE KLUBA
Martitzenetan, 21:30, 3'50 euro

Antolatzailea: Eibarko Udala eta Cine Club Ego Ibar Zine Kluba.

  • "EL BUEN PASTOR" Robert de Niro urriak 2 octubre
  • "EL BUEN ALEMÁN" Steven Soderbergh urriak 9 octubre
  • "EL TRUCO FINAL" Christopher Nolan urriak 16 octubre
  • "CARTAS DESDE IWO JIMA" Clint Eastwood urriak 23 octubre
  • "ALTA SOCIEDAD" Martha Fiennes urriak 30 octubre

ZINEA EUSKARAZ
urriak 12, 18:00, 2'80 euro

"TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON. PAILAZOKERIAK" Imanol Zinkunegi
Antolatzailea: Eibarko Udala.

Dokumentuaren akzioak