Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"San Andrés de Eibar" liburuak 2008ko urtarrilean ikusiko du argia

2007/11/23
"San Andrés de Eibar" liburua, Satur Peña eibartarrarena, urtarrilaren amaiera aldean aurkeztuko da. Liburuak 220 orrialde ditu eta 300 argazki bainio gehiago eta Eibarko San Andres parrokiaren historia, artea eta ikonografia aztertzen ditu, erretaula nagusiari eta klabeei arreta berezia ipinita.

Satur Peña eibartarraren "San Andrés de Eibar" liburua urtarrilaren amaiera aldean aurkeztuko da. Liburuak 220 orrialde ditu, neurri handikoa da -270 mmx340 mm- eta 300 argazki baino gehiago ditu. Eibarko San Andres parrokiaren historia, artea eta ikonografia aztertzen ditu, erretaula nagusiari eta klabeei arreta berezia ipinita.

Argazki gehienak Jesus Garay argazkilari haundi eibartarrareenak dira, 1985ean elizako obrak egin zirenean atera zituenak, baina badaude baita Antonio Aguirresaroberen argazkiak, elizarenak berarenak eta beste argazkilari batzuenak ere. Sarrera, Fernando Beorguirena da, liburuaren bultzatzailearena.

Ego Ibarraren bildumaren 34. liburua da.




Dokumentuaren akzioak