Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014ko urria: kultura ekitaldiak.

2014/09/25
Ekitaldiz betea dugu aurtengo urria: Arma Museoaren 100. urteurrena; Indalecio Ojanguren 2104 erakusketa; Napoka Iriaren emanaldia; Sagardo Eguna; erakusketak; Liburu Azoka, mikologia, UEUren ikastaroak...

Napoka Iria

Urriaren 10ean izango da Napoka Iria musikarien emanaldia. Hamar bat urte dira Ander Mujika elgoibartarrak eta Miren Narbaiza eibartarrak bikote musikala sortu zutenetik, eta harrez geroztik musikaren ibilbidean makina bat lan kaleratu dituzte, azkena, “Arnasten ikasteko berriz" azken albuma, Coliseoan aurkeztuko dutena, Aitor Etxebarria El Txef A gernikarrak ea Beñat Narbaiza eibartarrak lagunduta.

Abestiez gain, bada kontzertu honetan benetan azpimarratzekoa den beste zerbait ere: Iñaki Larrañaga artista eibartar handiaren eszenografia. Iñaki Larrañaga Iglesias 1931n jaio zen Eibarren eta arte munduan ibilbide oparo bat egin ondoren, 1974an, Fernando Beorlegui, Daniel Txopitea eta Marino Plazarekin batera Gorutz taldea sortu zuen, talde esanguratsua euskal artearen alorrean. 2003an, Eibarko Portalean, Inuzenteen Zirkua erakusketa ahaztezin eta ezin ederragoa eskaini zigun.

Gainerako ekitaldi guztiak, hemen dituzue.

Dokumentuaren akzioak