Albisteak

La Shicaren emanaldia bertan behera

La Shicaren emanaldia bertan behera

2007/12/04

Abenduaren 15ean, Coliseoan, LA SHICA taldearen emanaldia zegoen aurreikusita baina, udalari ez dagozkion arrazoiengatik, bertan behera geratu da. 2008. urtearen hasiera aldean etorriko da taldea.

La Shicaren emanaldia bertan behera - Gehiago irakurri

Abendua ekitaldiz betea Eibarren

Abendua ekitaldiz betea Eibarren

2007/11/29

Ekitaldiz betea datorkigu abendua Eibarrera: Sostoa abesbatza abenduaren 22an, umeendako pelikulak Amañan, Golden Appel&Kampingags Coliseoan “Galipotx”ekin, Esperientzia Eskolakoen programazio sakona, Gabonetako haur parkea (abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra), Exfibar erakusketa, Esther Galarzaren erakusketa Portalean, hainbat erakusketa Topalekuan, Olentzero, Erregen Kabalgata, patinaje-pista Untzagan...

Abendua ekitaldiz betea Eibarren - Gehiago irakurri

"San Andrés de Eibar" liburuak 2008ko urtarrilean ikusiko du argia

"San Andrés de Eibar" liburuak 2008ko urtarrilean ikusiko du argia

2007/11/23

"San Andrés de Eibar" liburua, Satur Peña eibartarrarena, urtarrilaren amaiera aldean aurkeztuko da. Liburuak 220 orrialde ditu eta 300 argazki bainio gehiago eta Eibarko San Andres parrokiaren historia, artea eta ikonografia aztertzen ditu, erretaula nagusiari eta klabeei arreta berezia ipinita.

"San Andrés de Eibar" liburuak 2008ko urtarrilean ikusiko du argia - Gehiago irakurri

Merkatu plaza laster botako da

Merkatu plaza laster botako da

2007/11/09

Errebal kaleko merkatu plaza, laster hasiko dira botatzen. Orain plazan daudenak azaroaren 15ean joango dira berria jaso arte Rialton izango den azokara. Eibarrek hiru azoka eduki du 1891az geroztik.

Merkatu plaza laster botako da - Gehiago irakurri

Urkiko gurutzea berritzeko lanak

Urkiko gurutzea berritzeko lanak

2007/10/18

Urkiko gurutzea etxe berrien ondoan jarriko da. Joan zen astean jarri zen azpiko harria eta Lezon dagoen tailer berezi batean gurutzea ondo garbitu eta sendotu ondoren, azaroaren amaiera aldera jarriko da gurutzea, amabirjina Elgeta aldera begira eta Jesukristo Eibarri begira, lehen zegoen moduan.

Urkiko gurutzea berritzeko lanak - Gehiago irakurri

Eibarko Coliseoa: 2007ko urriko egitaraua

Eibarko Coliseoa: 2007ko urriko egitaraua

2007/09/25

Ekitaldiz beteta datorkigu urria Coliseoan: antzezlanak, jazza, bluesa, bertsolaritza, abesbatzak, zinema... Urriaren 6tik 29ra hamaika ikuskizun izango ditugu Eibarko Coliseo antzokian.

Eibarko Coliseoa: 2007ko urriko egitaraua - Gehiago irakurri

Eibarko Musika Eskola Portalean: 18an inaugurazioa.

Eibarko Musika Eskola Portalean: 18an inaugurazioa.

2007/09/14

"Juan Bautista Gisasola" Eibarko Musika Eskolak bere lokal berriak inauguratuko ditu irailaren 18an, goizeko 11etan. Musika Eskola berriaren gelek herriko musikarien edo musika taldeen izenak daramatzate.

Eibarko Musika Eskola Portalean: 18an inaugurazioa. - Gehiago irakurri

Eibartarrak  Coliseoan

Eibartarrak Coliseoan

2007/09/14

Eibarko Dantza Garaikideak, Nerea Lodosak zuzentzen duenak, irailaren 15ean (20:30) eskainiko du "Hala ere" ikuskizuna. Bestalde, Andrea Gonzalez gitarrajoleak irailaren 21ean (20:30) emango du bere emanaldia.

Eibartarrak Coliseoan - Gehiago irakurri

Euskadiko Gazte Orkresta Coliseoan, uztailaren 19an

Euskadiko Gazte Orkresta Coliseoan, uztailaren 19an

2007/07/12

Uztailaren 19an, iluntzeko 8etan, Euskadiko Gazte Orkrestak, emanaldi eder bat eskainiko du Coliseoan. EGOn eibartar bat dago, Iñaki Orbegozo Astiz tronpa-jolea, ordezko legez.

Euskadiko Gazte Orkresta Coliseoan, uztailaren 19an - Gehiago irakurri

Lambretten kontzentrazioa Eibarren

Lambretten kontzentrazioa Eibarren

2007/07/04

Lambretta motoak ikusteko aukera izango da Eibarren uztailaren 7an: goizez kalejira Eibarko kaleetan eta arratsaldez trebetasun frogak. Horrez gain beste hainbat ekitaldi izango dira.

Lambretten kontzentrazioa Eibarren - Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak