Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ego Ibarra 2014: Atxia motxia. Eibarko umien kuadernuari azken ukituak ematen.

2014/10/23
Ego Ibarra batzordeak azaroan kaleratuko duen koadernoak balio izango du Eibarko historia ezagutzeko margotzeko, marrazteko,  jolasteko eta ikasteko; baina, batik bat, belaunaldien arteko transmisio-tresna izan nahi du.

Koadernoaren azala. J.A. Azpilikueta.

Atxia motxia. Eibarko umien kuadernuak herriaren sorrera, Eibarko emakumeak, artistak, herriko mapa, txoriak, arbolak, san blasaren errezeta, Eibarren egindako tresnak, erreka, eraikinak eta beste hainbat gauza batzen ditu. Horrez gain, herriko euskara umeen mundura gerturatzeko ere erreminta apartekoa izango da.

Hortaz, Azpilikueta marrazkilariaren marrazkiak eta Badiharduguko kideen testuak batzen dituen umeen koadernoak, jolas- eta ezagutza-tresna izan nahi du.

Izenburu nagusia, Atxia Motxia kantu ezagun eder herrikoitik hartu da Eibarko Juan Bautista Gisasola (1885-1948) musikari famatuak musikatu zuen lana gogora ekartzearren, antzinako ume-joko baten oinarritutakoa eta Orfeón Eibarrésak lehenengo bider 1935ean abestu zuena.

Dokumentuaren akzioak