Argitalpenak

Bost atal sendo biltzen ditu: bata, “Eibarko liburuak” izenekoa. Hor, udalak argitara eman dituen edo argitaratzen lagundu dituen liburu guztiak daude, gehienak kontsultatzeko eran ipinita. Bigarrenean, “Eibar Revista sarean” dugu; bertan, Eibar aldizkaria kaleratzen hasi zenetik (1952) orain arteko ale guztiak biltzen dira. “Goi Argi aldizkaria” dugu hurrena, gaur egun argitaratzen ez den aldizkari horren ale guztiak batzen dituena. Eta azkenik “Kultura Egitaraua” dugu 2001eko irailaz geroztik egindako kultura jarduera guztiak batzen dituena. Eta azkenik, "Bideoak" izenekoa, herriari buruzko ikus-entzunezkoena, "Eibar industrial", "Ahotan: Eibarko eskolak", Klub Deportiboaren historia, "Arrateko Kantuak"... eta beste hainbat dokumentu biltzen dituena.

Hala ere, horiez gain, ezin dira ahaztu beste atal interesgarri hauek ere: bata Eibarko idazleen datu-basearena, hainbat eta hainbat fitxa gordetzen dituena Eibarko idazleei eta Eibarri buruz idatzitakoei buruz. Azkenik, liburu salmentari dagokion atala aparte jarri dugu, libururen bat nahi duenak bidea erosoago izan dezan.

Dokumentuaren akzioak