Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jose Antonio Gisasola

Jose Antonio Gisasola XIX. mendearen erdialdean jaio zen Eibarko Aginaga auzoan; Argentinako Buenos Airesen hil zen 1944. urteko maiatzaren 12an. Ameriketan jasotako diruarekin bi eskola eraiki ziren Eibarren, Agiñagakoa eta Isasiko fraideena.

Jose Antonio GisasolaGaztaroan, karlistadak harrapatu zuen Eibarren. Sasoi hartan ohikoa zenez, gerrara ez joateko, Ameriketara bidea hartu zuen, Santanderreko portutik.

Argentinan zegoela, morroi  hasi zen lanean. Geroago Martin Alzaga euskaldunaren agindupean jardun zuen.

Beste atzerriratutako emakume euskaldun batekin ezkondu zen, Catalina Vigné, Iparraldekoa. Ez zuen seme-alabarik izan baina Esteban bere anaiaren alaba, Margarita, hartu zuen alabakotzat. Esteban Guisasola Josefa Ibarlucearekin zegoen ezkonduta eta Eibarren bizi zen.

Jose Antonio Gisasolak nekazaritzan eta abeltzaintzan jardunda egin zuen bere dirutza. Seme-alabarik izan ez zuenez, ondasunak banatu egin zituen. Bera bizi zen herrian zituen lur guztiak eman zituen  azpiegiturak hobetzeko. Garai hartan trenak garrantzia handia zuen garapenerako. Gaur egun, El Perdido herriko tren geltokiak eibartarraren izena darama.

Gisasola estazioaEibar ere  bihotzean zegoen nahiz eta Argentinan eman bere bizitzaren gehiena. Aginagan eskola bat eraikitzeko dirua eman zuen; Isasiko fraideen eskola eraikitzea erabaki zutenean , berak eman zizkien terrenoak eta behar zen diruaren zati handi bat ere. Eskolak bere izena hartu zuen.

Ameriketako Euskal Etxe askoren  eta  hango euskal kultura taldeen sorreran ere asko lagundu zuen.

Dokumentuaren akzioak