Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Wenceslao Orbea Alberdi

Erlazionatutako elementuak
Pequeña y mediana empresa (1918)
Eibartar hau abokatua zen ogibidez eta Diputazioko abokatu izan zen. Foruei buruz asko zekien. 1893. urtean Gipuzkoako Aurrezki Kutxa bere ekimenez sortu zen, eta berari zor zaio baita Euskal Herriko Adiskideen Elkartea birsortzeko asmoa ere; lan asko egin zuen kulturaren eta artearen alde.

Felisa Biardeaurekin ezkondu zen eta  4 seme-alaba eduki zituzten, Adelaida, Isabel, Manuel eta Elisa.

Politikagintzan aritu zen eta Gipuzkoako diputatu izatera heldu zen, gero Madrileko Gorteetan diputatu izan zen Bergarako barrutiaren ordezkari legez. Mauraren aldeko partiduan zegoen eta 1916ko apirilaren 22tik 1918ko urtarrilaren 10era bitartean izan zen diputatu.

Eibarko industriak bultzada handia jaso zuen Orbearen lanari esker.  Gipuzkoako  Industria Kamera sortzeko ideia Oñatiko 1918ko kongresuan azaldu zuen "Mediana y pequeña industria" izeneko hitzaldian.

1919ko martxoaren 6an hil zen.

Dokumentuaren akzioak