Eibarko kale izenak

Eibarko kaleek dituzten izenen atzean herriko historian zeresan eta zerikusi handia izan duten pertsonak ditugu. Atal honekin, modu labur ezinagoan -ez pertsona horiek merezi bestean-, kale-izendegiaren aurrean sarritan ateratzen zaigun "zein zen?" galderari erantzun nahi diogu.

Bittor Sarasketa Suinaga (1864-1930)

Bittor Sarasketa Eibarren jaio zen 1864. urtean, Azpiri izeneko baserrian, Mandiola bailaran, eta 1930ko uztailaren 15ean hil zen. Eskopetagintzako maixua, Eibarko arma lantegirik handienetarikoa sortu eta gidatu zuen.

Bittor Sarasketa Suinaga (1864-1930) - Gehiago irakurri

Blas Etxebarria Agirregomezkorta (1892-1951)

Blas Etxebarria Agirregomezkorta Eibarren jaio zen 1892ko otsailaren 2an; 1951ko maiatzaren 13an hil zen 59 urte zituela.

Blas Etxebarria Agirregomezkorta (1892-1951) - Gehiago irakurri

Bustinduitarrak

Familia horretako belaunaldi asko eta asko izan ziren Eibarko armagintzaren garapenean zerikusi eta zeresan handia izan zutenak. Besteak beste, Agustín, Jose Joaquin, Juan Esteban eta Pedro Jose.

Bustinduitarrak - Gehiago irakurri

Egigurentarrak

XVII eta XVIII. mendeetan bizi izan ziren Egiguren musikarien omenez jarri zitzaion izena kaleari.

Egigurentarrak - Gehiago irakurri

Eulojio Garate Osoro (1889-1965)

Eibarren jaio zen 1889ko irailaren 13an eta 1965eko urtarrilaren 30ean hil zen. Munduko lehen gerra amaitu ostean, armagintzaren industriak sekulako krisia izan zuen eta produktu zein merkatu berriak bilatu beharra izan zuen. G.A.C. enpresa (Gárate, Anitua y Compañia), Eulojio Garate Osororen eskutik -txirrindularitza zalea- 1927. urtean hasi zen armak utzi eta bizikletak ekoizten; armen kainoak bizikleta bilakatu zituzten.

Eulojio Garate Osoro (1889-1965) - Gehiago irakurri

Fermín Calbetón (1853-1919)

Fermín Calbetón Donostian jaio zen 1853ko irailaren 4an eta Madrilen hil zen 1919ko otsailaren 4an. Madrilen egin zituen ikasketak eta 1877. urtean zuzenbide lizentzia atera zuen. Gero Kubara joan zen eta Habanako Unibertsitatean Ogasun Publikoa eta Zuzenbide Politiko konparatua irakatsi zituen 1882tik 1886ra bitartean.

Fermín Calbetón (1853-1919) - Gehiago irakurri

Fray Martin de Mallea y de Loyola

Misiolari eta itsasgizon eibartar hau Andres Martinez de Mallea eta Marina Osoa de Loyolaren semea zen, Loiolako Ignazioaren iloba. Fray Martin de Loyola XVI. mendearen erdialdean jaio zen Eibarren; Buenos Airesen hil zen 1606ko ekainaren 9an.

Fray Martin de Mallea y de Loyola - Gehiago irakurri

Indalezio Ojanguren (1887-1972)

Indalezio Ojanguren Eibarren jaio zen 1887ko azaroaren 15ean eta Eibarren hil zen 1972ko otsailaren 18an. Argazkilari eta mendizale ezaguna izan zen.

Indalezio Ojanguren (1887-1972) - Gehiago irakurri

Indalecio Sarasqueta "Eibarko Txikito" (1860-1900)

1860ko maiatzean Durangon jaio arren, txikitan etorri zen Eibarrera eta bere bizitza ia osoa Eibarren igaro zuen. Bertan hil zen 1900. urtean. Indalecio Sarasqueta Uriarte, pelotari ospetsua izan zen XIX. mende amaieran. "Eibarko txikito" gaitzizenaz ezagutzen zuten, nahiko txikia eta argala zelako.

Indalecio Sarasqueta "Eibarko Txikito" (1860-1900) - Gehiago irakurri

Jazinto Olabe Azpiri (1877-1957)

Jazinto Olabe 1877ko abuztuaren 15ean jaio zen Eibarren, eta 1957. urtean hil zen. Margolari ezaguna izan zen.

Jazinto Olabe Azpiri (1877-1957) - Gehiago irakurri

Jose Antonio Gisasola

Jose Antonio Gisasola XIX. mendearen erdialdean jaio zen Eibarko Aginaga auzoan; Argentinako Buenos Airesen hil zen 1944. urteko maiatzaren 12an. Ameriketan jasotako diruarekin bi eskola eraiki ziren Eibarren, Agiñagakoa eta Isasiko fraideena.

Jose Antonio Gisasola - Gehiago irakurri

Jose Antonio Iturrioz (1856-1916)

Antonio Iturrioz 1856an jaio zen Eibarren eta Elgeta kalean zeukan lantegian beharrean zegoela hil zen 1916ko otsailaren 23an. Antonio Iturrioz Eibarko alkate izan zen 1897. urtetik 1901. urtera arte. Bera alkate egon zen sasoian herriak hirigintza-berrikuntza garrantzizkoenak bizi izan zituen: Untzagako plaza eta udaletxea, ospitalea, arma probatokia, eta abar.

Jose Antonio Iturrioz (1856-1916) - Gehiago irakurri

Juan Antonio Mogel (1745-1804)

Juan Antonio Mogel Eibarren jaio zen 1745eko abenduaren 6an eta Markinan hil zen 1804. urtean. Juan Antonio Mogel Euskal literaturako idazle ospetsua izan zen; lan asko egin zituen hizkuntzaren jatorriari buruz, euskarak beste hizkuntza batzuekin zuen lotura ere aztertu zuen.

Juan Antonio Mogel (1745-1804) - Gehiago irakurri

Juan Gisasola (1885-1948)

Juan Bautista Gisasola Eibarren jaio zen 1885eko abuztuaren 29an, 1948ko maiatzaren 4an hil zen.

Juan Gisasola (1885-1948) - Gehiago irakurri

Julian Etxeberria (1875-1948)

Julian Etxeberria Eibarren jaio zen 1875eko urtarrilaren 9an, 1948ko ekainaren 8an hil zen. Armeria Eskola sortu eta gidatu zuen hainbat urtez.

Julian Etxeberria (1875-1948) - Gehiago irakurri

Karlos Elgezua Lasuen (1898-1987)

Eibarko Bidebarrieta kalean jaio zen 1898ko azaroaren 3an, Pedro Martingua izenez ezagutzen zen etxean, Arikitzaneko zubiaren alboan. 1987. urtean hil zen. Eskultore oso ezaguna, sinesmen handikoa, musika klasikoa entzutea eta Historiako liburuak irakurtzea gustatzen zitzaion eta, ezagutzen zutenek diotenez, ezin umilagoa zen.

Karlos Elgezua Lasuen (1898-1987) - Gehiago irakurri

Migel de Aginaga Mendigoitia (1634-1693)

Migel Aginaga Mendigoitia, Eibarko San Andres Parrokian bataiatu zuten 1634ko azaroaren 15ean; 1693ko abenduaren 13an hil zen Sagrario hirian (Kolonbia). Ameriketarako bidea hartu zuen; 1675ean Antioquia probintziako kapitain eta gobernadore zen; sasoi hartan Granadako Erreinu Berria izenez ezagutzen zen lurralde hura, gaur eguneko Kolonbia dugu.

Migel de Aginaga Mendigoitia (1634-1693) - Gehiago irakurri

Paziano Arosa Larrañaga (1889-1973)

Paziano Arosa Larrañaga Eibarren jaio zen 1889ko martxoaren 9an, eta 1973ko otsailaren 6an hil, 84 urte zituela. Paziano Arosa beti besteei laguntzeko prest zegoen gizona zen: herriaren aldekoak ziren gauza on guzietan hartu zuen parte, Sanatorioko gaixoen alde, hospitalaren alde, herrian izandako edozein ezbeharretan, suteetan, lanik ez zegoen sasoian, uholdeetan...

Paziano Arosa Larrañaga (1889-1973) - Gehiago irakurri

Polonia Etxeberria (1865-1947)

Polonia Etxeberria 1865eko otsailaren 9an jaio zen; 1947ko martxoaren 14an hil zen 82 urte zituela. Polonia Etxeberriak bere urte gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion: Gutxi izango dira bere eskolan egon ez diren Eibarko adineko emakumeak.

Polonia Etxeberria (1865-1947) - Gehiago irakurri

Sostoatarrak

Eibarko Sostoatarren kaleak, Andres eta Manuel Sostoa musikoen izena darama, XVII. mendeko Eibarko konpositore ezagunak biak. Eibarko "Sostoa" abesbatzak, 1983an sortua, herriko musikarien izena hartu zuen haiek gogora ekartzearren.

Sostoatarrak - Gehiago irakurri

Tiburzio Anitua (1848-1938)

Eibarren jaio zen 1848an eta 1938an hil zen. Eibarko udalak, Tiburzio Anituari Amaña auzoko kale baten izena eskaini zion Ospitalea eraikitzeko emandako laguntzagatik.

Tiburzio Anitua (1848-1938) - Gehiago irakurri

Toribio Etxebarria Ibarbia (1887-1968)

Toribio Etxebarria Eibarren jaio zen 1887ko apirilaren 27an, Txiriokaleko 6an; Nicanor Etxebarria eibartarraren eta Isabel Ibarbia gasteiztarraren semea.

Toribio Etxebarria Ibarbia (1887-1968) - Gehiago irakurri

Wenceslao Orbea Alberdi

Eibartar hau abokatua zen ogibidez eta Diputazioko abokatu izan zen. Foruei buruz asko zekien. 1893. urtean Gipuzkoako Aurrezki Kutxa bere ekimenez sortu zen, eta berari zor zaio baita Euskal Herriko Adiskideen Elkartea birsortzeko asmoa ere; lan asko egin zuen kulturaren eta artearen alde.

Wenceslao Orbea Alberdi - Gehiago irakurri

Ziriako Agirre Alberdi (1.872-1.933)

Eibarren jaio zen 1872ko abuztuaren 7an eta 1933ko uztailaren 30ean hil zen. Vicente Agirre Gisasola medikuaren semea zen eta berak ere medikuntza ikasi zuen. Batak zein besteak euren bizi guztian Eibarren jardun zuten, hainbat belaunaldiren sendagile izanik.

Ziriako Agirre Alberdi (1.872-1.933) - Gehiago irakurri

Zuloagatarrak

Zuloagatarren familiak izen handi eta itzal handiagoa utzi du Eibarren. Ignacio Zuloaga margolaria izango da jendearen artean ezagunena, baina bere aita Plácido Zuloaga, osaba Daniel Zuloaga eta aitaita Eusebio ere artista bikainak izan ziren XIX. gizaldian.

Zuloagatarrak - Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak