Gastronomia

Erlazionatutako elementuak
Manual de cocina

Atal honetan Eibarko sukalde errezetak biltzen joango gara. Oraingoz hiru multzotan banatuta ikus ditzakezu:

Eibarko sukalde errezeta zaharrak

Ego Ibarraren asmoa da, Eibarko sukalde errezeta zahar guztiak batu eta webgunean argitaratzea. Horretarako posta elektroniko hau jartzen dugu zuen esku, egoibarra@eibar.net.  Errezeta horiek argitara ematerakoan errezeta egilearen izena jarriko da. Oraingoz, ...eta Kitto! Euskara Elkarteak Eibarko elkarte gastronomikoekin batera 1996an ateratako liburukoak damaizkizuegu: "Eibarko elkarte gastronomikoak" (...eta kitto!, 1996)

Felisa Loyolaren errezetak (Goi-Argi)

Atal honetan Felisa Loyola Eibarko sukaldariaren errezetak bildu ditugu. Goi-Argi elkartean ematen zituen ikastaroetatik atera dira. Felisa Loyolaren errezetak (gaztelaniaz).

Eibarren publikatutako errezeta liburuak

1921. urtean Eibarren argitaratutako errezeta liburua PDF formatuan: "Manual del arte de cocina". Errebal kaleko Saturnino Diego inprentan kaleratu zen. Dozenaka errezeta biltzen ditu, hainbat motatakoak. "Manual del arte de cocina" (PDF, 6 Mb)

 

 

Dokumentuaren akzioak