Bildotsa burduntzixan "era naturalian"

EITTEKO BIHAR DANA.

Bildotsa; olixua; gatza; binagretia.

ZELAN EIÑ.

“Era naturalian” esaten danian, ingrediente barik esan nahi da: binagreta pixka batekin nahikua da. Ikatza aurretik erre bihar da; brasia eitteko lan horrek hiru ordu laren bihar dau, su pixkat  hartuta, hobiaua izaten da gero bildotsa eitteko –“gasa” ero ebitatzeko-. Bildotsari olixo pixkat igurtzen jako eta gatza botako detsegu gaiñetik. Saltsillia einda daguanian, bakotxak nahi dabena bota leikixo. Ordu t’erdittik bi ordutara einda egongo da bildotsa, tamaiñoa kontutan euki bihar bada be.

(Urko-azpi Elkartea).

Dokumentuaren akzioak