Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Legatz kokotia

EITTEKO BIHAR DANA.

Legatz kokote politta; patata batzuk; berakatza; olixua; limoia; perejilla.

ZELAN EIÑ.

Patatia azpixan ipiñi bihar da, mehe-mehe einda eta biribillian moztuta, janarixa pegau ez deiñ. Legatzaren kokota ordu erdi batian eduki bihar da laban, sua altuenian daguala; gero etara eitten dogu dana eta zabaltzia tokatzen jaku. Berakatzak olixotara bota eta sartagiñian refritua  eitten da; kokotari refritua botako detsagu gaiñetik, eta limoi pixkat be bai nahi ezkero. Atzera, dana sartaiñera pasatzen dogu barriro, eta juntau eitten da eta berotu. Bits pixkat irtetzen detsanian, komeni da berau gaiñetik botatzen juatia. Adornatzeko, hau be mehe-mehe ebagitta, perejilla ipiñiko detsagu. 40 miñutuan einda dago dana.

(Asola-berri Elkartea).

Dokumentuaren akzioak